Albisteak

 
Urduñako zezen plazaren zelaian autokarabanetarako Gunea egiteko ideien lehiaketa abiatu du udalak. Egitasmoa irailean aurkeztu zuten, eta Urduñederrak bideratu du.Inguruari erabilera ematea da helburua, "utzia" dagoela iritzita. Proiektua garatzeko zezen-plaza inguratzen duen zelaia eta Gurutze Gorriaren eraikina erabili ahalko dira. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 25ean bukatuko da. Ideia lehiaketan norbanako, elkarte edo enpresek hartu ahalko dute parte; helburua ekintzaileak sustatzea baita. Proiektu irabazleak bideragarritasun azterketa egiteko aholkularitza zerbitzua izango du, baita egitasmoa abiatzeko prozesuan laguntza ere; besteak beste, ekimena garatzeko espazioa utziko baizaio. Informazio gehiago nahi duenak Urduñako udaletxera deitu edo bertaratzea dauka (945383003) Urduñederrarekin harremanetan jartzeko.