Albisteak

 

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Berbalagun programa. Aurtengo kanpainak euskararekin gozatzeko gonbitea egiten digu “Lotsarik gabe, praktikatu gurekin” lemapean.

Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak.  Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan...

Izena eman nahi dutenek  AEK-ko euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edo udaleko euskara zerbitzuan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (607673744) edo e-mailez (aiaraldea@aek.org) ere. Informazio gehiagorako blog-a  ere badago: aiaraldea.blogspot.com.

Kartela ikusi (PDF 171KB)