Albisteak

 

Ikasturte honetako lehen lauhilabetean -2014ko urritik 2015eko urtarrilera-, ludoteka zerbitzua izango da berriz ere kultur etxean.
 
Inskripzioak irailaren 29tik urriaren 3ra egin ahal izango dira ludotekan bertan (kultur etxeko beheko solairuan).

Ume bat inskribatu nahi izatekotan 30€ ordaindu beharko dira, eta bi ume izatekotan, berriz, 50€. Taldeak adinaren arabera antolatuko dira ondoko eran:

  • Astelehenetan: Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. maila.
  • Astearteetan: Haur Hezkuntzako 3. maila.
  • Asteazkenetan: Haur Hezkuntzako 1. maila.
  • Ostegunetan: Haur Hezkuntzako 2. maila.
  • Ostiraletan adin guztietako umeek parte hartu ahal izango dute.

Kartela (PDF 241KB)