Albisteak

 

Urtero bezala, euskara diru-laguntzak banatuko ditu Udalak Euskara Zerbitzuaren bitartez. Laguntzak eskatzeko epea irailaren 15etik urriaren 15era bitartean egongo da zabalik. Diru-laguntza hauek Urduñan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona guztiek eskatu ditzakete, baldin eta euskaltegi homologatu batean ikasi badute 2013-2014 ikasturtean edota 2014ko udan.

Eskabidea udal-bulegoetan eskuratu daiteke, eta berarekin batera, honako dokumentuok aurkeztu beharko dira: Nortasun Agiria, matrikularen ordainagiria, eta aprobetxamendu egiaztagiria (egindako maila eta asistentzia portzentaia).

Informazio gehiagorako, deitu euskara zerbitzura: 945 39 30 03 - 52.

Oinarri arautzaileak (PDF 48KB)