Albisteak

 
Apirilean abiatu zen 'Txertatu merkatuan' programa, gazteen laneratzea helburu. Hala, 6 pertsonek (5 mutilek eta neska batek) izan dute 102 orduko 3 tailerretan parte hartzeko aukera. Maiatzean arreta soziosanitarioa lantzeko saioetan parte hartu zuten. Alde teorikoaz gain, laguntza eta girotze ekintzak burutu dituzte Udal Nagusien Egoitzan astean 3 egunez. Ekainean, berriz, Alondegiko sukaldeetan aritu dira sukaldaritzari buruz ikasten. Hainbat zerbitzuetan lagundu ahal izateko teknikak landuko dituzte uztailean. Programaren deialdi hori uztailaren 27an bukatuko da.