Albisteak

 
Hiru Errege Magoak bidean daude eta Urduñara iritsiko dira hurrengo ostegunean, urtarrilaren 5ean! Astearte honetan, hilak 3, 18:00etan postaria egongo da Foru plazan haur, gazte eta nagusien gutunak jasotzeko. Ostegunean kabalkada 18:00etan hasiko da Mariaren Lagundia Ikastetxe aurretik.