Albisteak

 
Bigarren urtez Urduñako hiritarrek Gabon Zahar aurreratua ospatzeko aukera izango dute abenduaren 29an. Iazko arrakasta errepikatzeko asmoz, jai erraldoia prestatu du Kultura Arloak larunbat gau horretarako. 21:30etik aurrera tokiko DJak igoko dira Foru plazako oholtzara giroa berotzen hasteko. 22:30etan Bak Festaren txanda izango da eta jaiak eztanda egingo du. 23:45etan musika etengo da 12 mahatsak hartzeko unea izango delako. 00:15etan Bak Festak lekukoa hartuko du berriro ere karpan jai gauarekin aurrera egiteko.