Albisteak

 
Beste behin, Urduñako Udaleko Euskara Arloak 'Euskara plazara! ekimena antolatuko du ekainean. Horren bitartez, hainbat ekintza partehartzaile egongo dira ostiral arratsaldeetan haur eta familiei bideratuta: tailerrak, abestiak, dantzaldiak, etab. Hilak 8, 15 eta 22an izango dira. Ekimen honen bitartez, umeen eta gurasoen parte-hartzea eta euskararen erabilera bultzatu nahi da batetik, eta arte diziplina desberdinak ezagutarazi, bestetik.

Argibide gehiago (JPG 692KB)