Noticias

 

Parte hartu ahal izateko, honako hau egin behar da:
Postal bat eskuratu, erosia ala nork berea egina.
Euskaraz idatzi (oporraldiaz izan daiteke, edota agurra, deskribapena, iritzi ematea…...)
Turismo bulegora igorri.

Oinarriak:
1.- Edonork parte har dezakete, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste postal bidali ditzake.
2- Postala euskaraz idatzi beharko da.
2.- Postalak posta arruntaz bidali beharko dira Urduñako Turismo bulegora. Helbidea: Foru plaza, 3
48460 Urduña / Orduña
3.- Postalean igorlearen izena zein harremanetarako telefono zenbaki bat adierazi beharko dira.
4.- Epea: 2014ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte.
5.- Gaia librea da.
6.- Baloratuko dena: hitz gutxitan asko esatea, orijinaltasuna, argitasuna, umorea...
7.- Kategoriak eta sariak:
A kategoria: 0-9 urte
B kategoria: 10-15 urte
D kategoria: 16tik aurrerakoak
Sariak teknologia berriekin eta irakurzaletasunarekin loturiko opariak izango dira.
8.- Informazio gehiago: Euskara Zerbitzuan eta Turismo Bulegoan.